XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URTHE BERRI HUN ALGER-EKO ESKUALDÛNER
I- Nathabitatek lekhû eginik heltû zaikû urthe berri
Bortiak xuriz bezti dira zilhar fina bezaiñ argi
Aize hegua imur goxo bat mañû ephel bat udûri
Afrikatik jin zaikû agurrez Ama Eskual-Herriari.

II- Ama nolaxek ez da gozatzen Karesû hun horri phara
Lo-etarik erriz baduago plaseran-handiz ikhara
Amets goxo batetan dua-Afrika bero hortarat
Karesû horrekin orhitûrik han dutian bere haurrak.

III- Gaixo amatto uste zûniana hariek zûntiela ahazten
Aize goxo hortan dereizie hasperettobat igorten
Zûk lehen erakutsi ûrhatsak bethi dûtie segitzen
Beitakie ez dela Eskualdûn Ama dianak ûkhatzen.

IV- ALGER-eko portû ederrian nûrk phentsû zûkin badela
Eskualdûn batarzûn berri bat jûntatû nahiz fidelak
Balekie Khantatzen dela han Gernikako arbola
Belhariko jar liztaketzû Donianeko mariñelak.

V- Oro batzarri, oro erri da gure haur sorthû berria
Ama! zure izeneko da oi gure Eskual-Herria
Jûnta dezagûn handit dakigûn, nik badût ustekeria
Denbora lûze gabe datila potro bat izigarria.

VI- Ikhusten zûtût ALGER maitia gure haurraren lo-eratzen
Zure itxaso blû ederrian egûn oroz mirallstatzen
Zure ekhi beruaren pian othoitze deizût egiten
Lekhû eijer bat berhez dezagûn gur'Eskualdûn banderaren.

VII- Ene aurhidiak ûzten zûtiet eskik emanik elgarri
Alagrantzian egûkitzera berriz daigûn Urthe berri
usû ûsia hasperenttobat orhitzapenez Amari
Ene suheta: Berriz artino xantza hun ta osagarri.

Etxahunek izkibatûrik 1955-1956 altian Alger-eko Eskualdûnentako.